2011/06/09

. : LURRIKARA : .

Haurrak nahasturik jarriko dira eta hitz batzuk esanda, ekintza ezberdinak egin beharko dituzte. Hasieran “etxea” esango da eta hiruko taldeak egingo dira, bik etxea egingo dute (eskuak emanda eta hauekin teilatua itxura emanez) eta beste haurra etxearen babesean jarriko da (inkilinoa).


-       Etxea: Etxeak inkilinoa aurkitu beharko du, lehenago zuen pertsona utzita.

-       Inkilinoa: Inkilinoak etxea utzi beharko du, lehenago zuen etxea utzita.

-       Lurrikara: Denak dena utzi beharko dute, denak nahastu eta berriro hiruko taldeak egin behar dituzte.

materiala: ez da behar.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina