2011/09/22

. : ASTERIX ETA OBELIX : .

Talde bakoitzak bandera bat izango du, kartulina bat bederatzi taulaz banatuta. Taula bakotzean marazki bat egingo da margotuta. Bi taldeek marrazki berdina izango dituzte, baina kokapen ezberdin batekin, adibidez; eguzki bat, etxe bat, ilargi bat, laino bat, arkatza, baloia, begi bat, irribarre bat, bihotz bat.

Talde bakoitzak bere taldeko bandera zaindu beharko du beste taldeko kideak ez ikusteko. Baldintza bakarra da ezin dela banderaren gainea eseri ezta estali ere, taldeko kide batzuei egokituko zaie bandera zaintzea. Taldeak bere bandera zaintzeaz gain beste taldeko banderako marrazkiak non egokituta dauden asmatu beharko du eta horretarako beste taldeko banderara hurbildu eta ikusten saiatu beharko dira.

Baina kontuz oztopoak egongo dira bidean. Bi taldetako kide bakoitzak hiru arma edo euskarri izango ditu; tiza bat, zapi bat eta pintza bat. Hiru arma hauekin beste bandera ikusteko bideari ekingo diote. Bidean beste taldeko kide bat aurkitzen badu lehiatzeko aukera izango dute elkarrekin. Bien artean erabaki beharko dute zein tresnekin borrokatu nahi duten; tiza (arma honekin beste taldeko kideari margotzen saiatuko dira, beti ere errespetuz eta minak hartu eta eman gabe) margotzen duen lehenak irabaziko du. Zapiaren kasuan (beste taldeko kideari ipurdian duen zapia kentzen saiatuko dira) zapia kentzen duen lehenak irabaziko du, beti ere kontu handiz ibiliz. Pintzaren kasuan (pintza beste kidearen arropan jarri beharko dute) lehena lortzen duenak irabaziko du, beti ere minik eman gabe eta hartu gabe.

Bi kide elkartzen direnean eta hauetako batekin lehiatu, irabazten duena beste kidearen armarekin geldituko da eta arma hori etxera eramateko aukera izango du, beste norbaitek aprobetxatzeko. Armarik gabe gelditzu gero etxera itzultzeko aukera duzu, ea zure taldeko etxean beste kide batek armaren bat lortu duen zuk erabiltzeko.

Jolasa amaitzen da talde batek beste taldearen bandera ezagutu eta bere etxean duen paperean ongi adierazten badu. Gertatu liteke talde abat jolasteko armarik gabe gelditzea eta orduan ere jolasa amaituko litzateke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina