2011/09/23

. : EGUNKARIAK BERRERABILIZ : .


  • Ordenean jarri. Orrialdeak lurrean zabaldu eta hauen gainean umeak hitz egin gabe ordenatu beharko dira elkarren artean, adinaren arabera, izenaren lehen hizkiaren arabera...

  • Orrialdeak biltzen. Lokots bilketa bezala izango da, baina lurrean orrialde bat jartzeko, jada jarrita daude beste orrialdeen gainetik joan beharko da, gure orrialdea lurrean jarri, eta daudenen gainetik itzuli. Orrialdeak behin jarri eta kendu egin beharko dira.

  • Bomba. Egunkari zatiekin pilota bat egin, eta bomba arrunta bezala jolastuko gara.

  • Orrialde bakoitzean zenbat. Talde bakoitzari egunkari orrialde bat emango zaio eta 10 minututan, egunkari zati horretan ahalik eta pertsona gehienek sartu beharko dtue, bertatik atera gabe. 10 minutu eta gero, dauden bezala mantendu beharko dute.

  • Erreleboak. Bi pertsonen artean, egunari orrialde bat ahal bezala lurra ukitu gabe eraman beharko dute, baina ezin da aurreko bikoteak erabili duen teknika erabili.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina