2011/09/20

. : ZURRUPALURRA : .

Taldea ilara batean jarriko da eta ilararen hasieran begirale bat jarriko da linterna batekin. Begirale hori ibiliaz eta kantuan joango da taldea dinamizatzen eta berak nahi duenean ZURRUPALURRA hitza esango du eta 20 zenbakitik behera kontatzen hasiko da. Une horretan ilaran zeuden pertsona guztiak ezkutatzen saiatuko dira. Linternarekin doan begiraalean zenbatzeari usten dionean, dagoen lekutik mugitu gabe, pertsona aurkitzen saiatuko da linterna lgun duelarik eta bere izena esan eta asmatzen saiatuko da. Asmatuz gero bere atzean jarriko da eta ezkutaketatik at geldituz begiraleari lagundu beharko dio hurrengo txandetan. Aurrean doan begirale horrek ikustea lortu dituen pertsonen izenak esan ondoren berriro ere ZURRUPALURRA esateko aukera izango du eta talde guztia berriro elkartu beharko du. Oraingoan ZURRUPALURRA esaten duenean, 19tik hasiko da kontatzen eta aurreko txandan harraptu dituen pertsonak ezkutatu beharrean berari lagundu beharko diote. Hau horrela linternadun begiraleak eta aldi berean aurretik doan linternadun arduradunak begi eta kide gehiago izango ditu laguntzeko. Jolasa amaitzen da, kide guztiak aurkitzen direnean.

EGUZKIA ere sar daiteke jolas honetan. Hau begirale bat izango da eta jendea aurkitzen lagunduko dio. Azken finean hau linternarekin joango da eta txibatoa izango da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina