Egonaldiak irauten duen bitartean egiteko jolasa. Hasieran, papeltxoetan partaide guztien izenak jarriko dira eta ondoren bakoitzak bat hartuko du. Bertan azaltzen den izenari opariak egin beharko dizkio. Opari hauek solidoak eta ez solidoak izan daitezke. Opariak emateko onena beste pertsona bati esatea da eta honek ematea. Jolasak irauten duen bitartean pista batzuk ere eman daitezke. Asteburu edo udaleku bukaeran, tartetxo bat hartuko da nor den jakiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina