2011/12/12

. : TALDEAK EGITEKO TEKNIKAK : .


PALOMITAK
Denak nahasturik ibiltzen egongo dira palomitak bezala (saltoka). Moderatzaile bat egongo da eta berak egiten dituen txalo kantitatearen arabera, kantitate horretako taldeak egin beharko dituzte elkarturik. Moderatzaileak denak ondo daudela ikustean amaitzen da.

TUTTI FRUTI
Taldeak egingo dira bakoitzari fruta bat esanez: Marrubiak, laranjak, melokotoiak, sagarrak, banana....

ANIMALIAK
Taldeak egingo dira bakoitzari animali bat esanez: Txakurra, katua, txerria, txoria …. Ondoren , begiak itxita dutela bere taldekideak aurkitu beharko dituzte.

ANIMALIAK II
Bakoitzari animali bat esango zaio eta ondoren, hau imitatuz bere taldekideekin jarriko da.

ZENBAKIAK
Bakoitzari zenbaki bat esango zaio eta ondoren zenbakika elkartuko dira. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina