Begiraleek edo irakasleek zakarrontzien papera hartuko dute eta bakoitza kolore batekoa izango da. Haurrek zakarrontzi ezberdinak aurkitu beharko dituzte beraiek dituzten papertxoak botatzeko. Papertxo hauetan zakarrontzietara botatzen diren hainbat zabor egongo dira (tetabrika, egunkaria, kristalezko botila...). Zabor guztia botatzeaz lehen amaitzen duen taldeak irabaziko du.
Jolasari zailtasuna emateko asmoz, zaborrontziek mugitzeko aukera izatea daukate. Horrela, beraien ezkutalekua aldatzeko aukera izango dute eta talde batek bilatuz gero, ez da ziurtatzen beste taldeak bertara joanez gero bertan topatuko duenik.
Zakarrontziak:
- Berdea: Beira
- Horia: Plastikoa
- Urdina: Papera/Kartoia
- Zuria: Arropa
- Beltza: Errefuxa
- Marroia: Organikoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina