- Familia agiria lortzeko DNIa eduki behar dute familiako danek.
- DNIa lortzeko lana (18-65 artekoek), eskola agiria (haurrek), osasun txartela eta etxea eduki behar dute
POSTUAK
Eskola: Matrikula ordaindu beharko dute haurrek eskolara joateko. Eskolan klaseak emango zaizkie bi egunez eta hirugarren egunean azterketa. Aprobatuz gero eskola agiria eman, bestela beste 2 egun klasean.
Udaletxea: Hemen etxea eta DNIa lortuko dute eta informazio bulegoa ere izango da. Etxea eta DNIagatik ere dirua ordaintzen dute.
Birusa: Pertsona hau jendea gaixotzen ibiliko da. Marra bat egingo die eddingarekin eta medikura joan beharko dute.
Birusa: Pertsona hau jendea gaixotzen ibiliko da. Marra bat egingo die eddingarekin eta medikura joan beharko dute.
Ospitala: Hemen, alde batetik, gaixo daudenak sendatu behar dira, horretarako dirua ordaindu beharko dute. Bestetik, osasun txartela ere erosi dezakete, baina oso garestia izango da. Behin osasun txartela dutela, medikuan ordaindu gabe sendatu daitezke eta azkar. Osasun txartelik ez duenak asko itxaron beharko dute.
Lantokia: Hemen bi pertsona egongo dira lan entrebistak egiten eta jendea kontratatzen. Garbitzaile bezala, sekretariak, poliziak, kartzeleroak... edozein lan eman dezakete. Langileen jatorrizko herrialdearen araberakoak izango dira lan hauek, eta batzuei ez zaie emango lanik. Beste langileekin harremanetan egongo dira uneoro, dituzten beharrak betetzeko.
Mafiosoa: Lanik aurkitzen ez dutenentzako txantxulloak egiten egongo da diruaren truke. Hau haurrei, hasieran ez zaie azalduko. Bapatean aterako da.
Poliziak: Paperik edo gutxienez lanik ez dutenak atxilotzen arituko dira. Mafiosoarekin harrapatzen dituztenak ere atxilotuko ditu.
Eta azkenik, egunak eta gauak egongo dira. Begiraleetako batek, txiribitua joz aldatuko du. Gauez inor ezingo da kalean egon, etxea daukatenak etxera eta besteak hotelera (egunean zehar ospitala dena) edo ezkutatu beharko dira. Poliziek redadak egin ditzazkete.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina