K.- Garbi legoke hori, baina sarriegitan nahasten ditugu "jokoa" eta "jolasa". Beraz, saia gaitezen bereizten.
N.- Bada, esan dezagun umeak herriko plazan jolasean ibiltzen direla edo jolasean aritzen direla, baina herriko pilotalekuan Eugik eta Belokik jokatu egiten dutela pilota-partida.
Alegia, "jokoa" atsegin hartzeko ariketa arautua da, norgehiagoka. Gainera, jokoan batek galdu eta besteak irabazi egiten du, dirua esate baterako.
K.- Beraz, horregatik esaldiok: "karta-jokoan ari", "jokoa ez da errenta", "jokoan ondo larrutu omen dute", etab. Ikus dezagun orain zer den "jolasa".
N.- "Jolasa" atsegin edo atseden hartzeko edozein jardun, olgeta, dirurik jokatzen ez den joko edo kirol izan daiteke.
Eta hortik esaldiok: "ez dira horiek haur-jolasak", "eskolako jolas-orduak", "ez dute atseden eta jolas-beharrik", edo "haur-jostailu bat bezala hartu haute jolas egiteko".
+ "Pilotariek partida luzea jokatu dute"
- "Pilotariek partida luzea jolastu dute"
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina