2013/05/29

. : PIRATA ETA MERKATARIAK : .

Haurrak bi taldetan banatuko dira: piratak eta merkatariak. Merkatariak haien produktuak saltzaileengana iritsi arazi behar dituzte eta ahalik eta garestien saltzea lortu; horretarako, produktuari publizitate ona egin beharko diote. 
Erosleek, begiraleek, merkatarien produktuak erosi beharko dituzte, baina ahalik eta gutxien ordainduz. Piraten lana, merkatariei haien produktuak lapurtzea izango da. Erosleak frontoian kokatuko dira. Merkatarien irteera puntu bat zehaztuko da. Bertan jaso beharko dituzte saldu behar dituzten produktuak zeintzuk diren jartzen duten papertxoak. Banaka hartu eta saldu beharko dituzte produktuak. Gorputzean, arropa tartean edo, ezkutatuta eraman beharko dute. Ezkutatzeko arauak jarriko dira. Piratak, berriz, Arotz enean zehar ibiliko dira merkatariak harrapatzeko.
Nola lapurtu piratek merkatariei? Merkatariek, kopetan zenbaki bat edukiko dute (paper batean idatzita eta goma batekin eutsita). Saiatu behar dira piratek zenbaki hau ikus ez dezaten, bestela piratek merkataria “katxeatzeko” aukera edukiko dute 10 segundoz. 10 segundo hauetan piratak saldu beharreko produktuaren papertxoa topatzen badu, papera piratarena izango da eta merkatariak bere gunera itzuli beharko du papertxo berri baten bila eta baita kopetan jartzeko zenbaki berri baten bila ere. 10 segundo hauetan piratak papera topatzen ez badu, merkatariak aurrera jarrai dezake. Piratek merkatarien kopetako zenbakia ikustean garrasi egin beharko dute zenbaki hori esanaz eta orduan edukiko dute “katxeatzeko” aukera.
20 minuturo paperak aldatu egingo ditugu, denek denetik egin dezaten. Talde bakoitza lortutako dirua eta erositako edo lapurturiko produktuak gordetzen joango da. Begirale batzuk erosleak izango diren bitartean, beste batzuk merkatarien irteera puntuan egongo dira papertxoekin laguntzeko. Komenigarria izango litzateke, beste begiraleren batek parte hartzea tranparik egiten ari diren ikusteko. 

Talde guztiek rol guztietan jolastu ondoren, elkartu eta lorturikoaren kontaketa egingo dute. 

materiala: orriak, aurpegiko margoak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina