2014/01/08

. : MANKALA : .

Sei zulotxotako bi fila dituen taula batean jolasten da eta guztira 48 fitxa egon behar dute, hau da, zulo bakoitzean lau. Hori horrela, jokalari bakoitzak horrelako ilara bat dauka eta jokuaren helburua ahalik eta hazi gehien lortzea da. Mugimendu bakoitza, ilara propioko zulotxo batetik hazi guztiak hartu eta hurrengo zuloetan banatzean datza (erlojuaren kontrako norantzan). Haziak lortzeko, kontrarioaren aldean jartzen dugun azken haziarekin, bi edo hiru hazi egon ezkero hartuko dugu eta horrela gertatzen bada aurreko kasuetan, orduan ere bai. Hori bai, azkenekoan 2 edo 3 hazi gelditzen ez badira, ez dugu ezer egingo eta jolasak jarraituko du.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina