2015/10/01

. : BONBILAREN JOLASA : .

Denboraren makina bati zer falta zaion ohartu gara: bonbila eta kableak falta dira. Hori dela eta, lehenik kableak bildu behar ditugu eta ondoren bonbila.
  1. INDIBIDUALKI: Globo bat aurkitu eta hau puztuko da lehertu arte. Barruan kable pusketa egongo da. Begiralea edo irakasleari erakutsi behar zaio kablea eta gorde egin behar da bukaera arte. 
  2. BINAKA: Kablea erakustean, begirale edo irakasleak orri zati bat edo puzle pieza bat emango dio haurrari. Bertan asmakizunaren zati bat egongo da. Beste zatia duen laguna bilatu beharko du eta bien artean asmakizuna asmatu eta toki hortara joan beharko dute zaldiko-maldikon. 
  3. ZORTZINAKA: Toki berean zortzi pertsona elkartu beharko dira eta bertan dagoen proba irakurri beharko dute: lokarriak lotu behar dituzue elkarrekin ilaran jarrita eta alde berdineko oinak lotuaz. Lokarriak ez badituzte, sokekin egin daiteke. Horrela, toki bateraino joan beharko dute.
  4. ZORTZINAKA: Behin tokian egonda, erreleboka beste tokian dagoen bandera begiratu eta bertan dauden hizkiak memorizatuz, taldeko banderan idatzi beharko dute kokalekua eta hizkia errespetatuz. Ondoren, zulodun kartoia banderan jarriaz, hitza aurkituko dute eta beste 4 taldeekin elkartu beharko dira esaldi guztia lortzeko eta bonbila non dagoen eta nora joan behar duten jakiteko. 
  5. GUZTIAK: Bonbila lortutakoan , toki batera joan eta bonbila bere tokian jarri beharko dute eta kable pusketak lotu beharko dituzte zinta islantearekin. Lotzeko, kable guztiak beharko dira, ezin baita makina mugitu. Behin denak ondo lotuak daudela ziurtatuta, entxufea konektatuko da.

Jolasarekin amaitzeko, taldekidetasunaren inguruan hitz egin eta hausnartu dezakegu.

materiala: bonbila, kable pusketak, entxufea, globoak, orriak asmakizunarekin, lokarriak, kartulinak (banderak), errotulagailuak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina