2011/09/25

. : MY GOT : .

My got partiduan bi talde bata bestearen aurka daude. Talde baten helburua izango da latekin (6 lata) piramide bat osatzea, hankarekin hiru aldiz borobiltzea, Mygot hitza esan  eta ostiko batez botatzea. Horretarako ezingo da talde horretako bi partaide bainho gehiago batera egon zelai barruan. 

Hauek eliminatzeko, beste taldeak pilota bat izango du eta zelaiaren bi aldeetan banatuta daudelarik baloiarekin ematen saiatuko dira. Bi aukera dituzte. Lehenengoa beste taldeko bati eman eta hau eliminatzea, edota latei eman eta lurrera botatzea. Eliminatua izanez gero, zelaitik atera eta beste taldekide bat sartu beharko da. Eliminatua egoteak ez du berriz sartu ezin zarenik esan nahi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina