2011/09/23

. : ZALDIA ETA ZALDUNA : .

Talde handian egiteko jolasa izango da. Bikoteak egingo dira, tamainak kontuan hartuta. Bikoteko kide bakoitzak rol bat hartu beharko du. Bata ZALDIA izango da eta bestea ZALDUNA. Borobil erraldoi bat egingo dute bikotekide guztiek. Borobilaren erdian dagoenak oihu egingo du ozenki ZALDIA, ZALDUNA ala ZALDIA ETA ZALDUNA esanez

ZALDUNA! oihu egiten badu, zaldun guztiek ordulariko orratzen norabidean korri egin beharko dute zirkuluaren kanpotik. Zirkuluari bira osoa ahalik eta azkarren ematean datza jolasak eta berriro ere bakoitza bere bikotea dagoen lekura iristen.

ZALDIA! Oihu egiten badu, zaldiak eman beharko du bira korrika.

Aldiz, ZALDIA ETA ZALDUNA! Oihu eginez gero, zalduna zaldiaren bizkar gainera igo eta bikoteak eman beharko du bira osoa.

Bira osoa eman eta bere lekura iristen azkena denak lurrean eseri beharko du, eliminatua izango delarik, honela garaile bat lortu arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina