2013/12/28

. : PINTZA JOLASA (HILTZAILEA) : .

Hau egiteko, hasieran bi paper multzo egingo ditugu. Batean, jolasean parte hartuko dugun pertsonen izenak jarriko ditugu eta bestean, pertsona hiltzeko egin behar dugun ekintza/hitza/tokia* jarriko dugu. Horrela, ondoren zozketa bidez, pertsona bakoitzari hiltzeko pertsona bat tokatuko zaio eta hau hiltzeko modua ere bai.
Hiltzeko arma, pintza bat izango da eta honekin akatu beharko dugu laguna, berari hau jarriz eta inork ikusi ez dezan, noski. Orduan, hil denak berak hil behar zuen lagunaren papera eta modua emango dio hiltzaileari, berak jolasarekin jarrai dezan.

Ninjas, Combatientes, Caza, Japonés, Guerrero, Marcial

ekintza/hitza/tokia*:  Hauek dira hiltzeko dauden moduak:

- Ekintza: Hiltzaileak ekintza hori egitea lortu behar du pertsona hori hiltzeko. Adibidez, maritxu nora zoaz abestu eta dantzatu.

- Hitza: Hiltzaileak hil behar duen pertsonak hitz hori esatea lortu behar du. Adibidez, esternokleidomastoideoa esatea lortu behar badu, muskuluen gaia atera beharko du eta hitz hori esatea lortu.

- Tokia: Hiltzaileak pertsona hori toki hortara eraman beharko du eta bertan hil. Adibidez, komunean.

materiala: orriak, pintzak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina