Ezagutza jolasak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ezagutza jolasak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/09/16

.: NIRE MALETATXOA : .

 Lehendabizi irakaslea ikasleen aurrean agertzen da maletatxo batekin eta barruan hainbat objetu izango ditu (kantitatea aurretik zehaztu behar da; 3 edo 4 izatea aholkatzen da). Objetu hauek pertsonalitatearen islada izan behar dute: zaletasunak, abileziak, maniak, gabeziak, gertaerak... Orduan, banaka ateratzen hasiko da, bakoitzaren azalpenak ikasleei emanez eta zergatik ekarri duen argituz. 

Behin dena azalduta, ikasleei hau egin beharko dutela aipatzen zaie eta horretarako maleta bera erabili daiteke. Egunero, ikasle bakoitzak etxera eramango du maletatxoa eta hurrengo egunean beterik ekarriko du bere ikaskideei azalpena emateko. 

Guzti honekin, egunero argazkia ateraz gero, album bat ere egin daiteke. 

2014/01/13

. : ZEIN DA GEZURRA? : .

Pertsona batek berari gertatutako hiru gertaera bitxi esango ditu eta horietako bat gezurra izango da. Besteek zein den gezurra asmatu beharko dute.

materiala: ez da behar

2011/12/12

. : EZAGUTZA GALDERAK : .

Bi talde egingo dira eta hauek 2 fila egingo dituzte. Banaka banaka galderak egiten joango gara eta noizbehinka probak. Lehenago, haurrei paper bat pasako zaie, galdetegi batekin eta bertako galderak galdetu zaizkie.

Galderak:
  1. Izena
  2. Abizenak
  3. Adina
  4. Hiria edo herria
  5. Kirol gustokoena
  6. Euskal Herriko txokorik politena
  7. Janari gustokoena
  8. Abestirik gustokoena
  9. Zure birtute bat
  10. Epe luzerako ilusio bat
  11. Kolore gustokoena
  12. Bikoterik badezu
  13.  Mundu osoko hiririk politena
  14. Barruko arropa amak erosten al dizu?
  15. Ikastaroan zer ikasi duzu orain arte? Hitz batean.
  16.  Animalirik gustokoena
  17. Zenbat benetako bikote izan dituzu?
  18. Non egon zara urrutien?
  19. Beldurrik handiena
  20. Zer egiten zaitu zoriontsu
  21. Egiten ari zaren ikasketak edo lana aipatu
  22. Zuregan aldatuko zenukeen zerbait
  23. Piercin-ik badezu ? non ?
  24. Begirale on batek eduki behar duen birtute bat
  25. Liburu gustokoena
  26. Zer egingo zenuke eta ez zara ausartzen
  27. Filmerik gustokoena
  28. Maitemindua zaude ?
  29. Tatuajerik badezu? Non ?
  30. Zerbait esango zenioke hemengoren bati eta ez zara ausartzen?
  31. Pertsonaia famatu gustokoena?
  32.  Zerbaitetaz damutzen zara?
  33. Gidabaimenik badezu?
  34. Zure bizitzan ezinbestekoa den zerbait
  35. Maitemindua egon al zara noizbait?
  36. Zer aldatuko zenuke zure gorputzetik?
  37. Zoriontsua zara?
  38. Oinetako talla
  39. Zer eman dizu satisfakzio gehien bizitzan
  40. Nor miresten duzu?
  41. Zer aldatuko zenuke gizartean?
  42. Zer esango zenioke ------------- eta -------- ?
  43. Futbol taldea
  44. Drogarik probatu al dezu?
  45. Definitu zure burua hitz batean
  46. Erretzaile zara?
  47. Zer esango zenioke taldeari? Hitz batean
  48. Sekreturik badezu?
  49. Mozkortu zaren azken eguna
  50. Zer espero duzu ------------ eta --------------- ?

PROBAK

  1. Gorria/berdea begia margotu
  2. Ur pitxarra bat edan
  3. Ogi barra 1/2 jan
  4. Atzekoaren jertsea jantzi
  5. Sokatira
  6. Harri, horri, har
  7. Nudo
  8. Ganbarako pelota aurkitu
  9. Zenbat zutabe daude udaletxean?
  10. 3 minututan mozorratu. Irabazlea orijinalena
  11. Furor. Hitza-> Maitasuna, amor , love/ Itsaroa, mar , sea

2011/10/14

. : ILARAK : .

Hainbat taldetan banatuko dira eta talde bakoitzak ilara bat sortuko du. Orduan, begiraleak ezaugarri bat esango du (adina: handitik txikira) eta horren arabera antolatu beharko dira ilaran. Zailtasun gisa, ilararen inguruan limiteak jartzea daude, horrela gehiago kostatuko zaie tokiz aldatzea.

. : GLOBO EZAGUTZA : .

Haur bakoitzak globo bat hartuko du eta bertan bere izena idatziko du. Ondoren, musika jarri eta haur guztiak globoak goraka botako dituzte eta botatzen edukiko dituzte globoak, denak nahasiz. Musika geratzean globo ezberdin bat hartu beharko dute. Bertan norena den ikusiko dute eta gero, begiraleak galdera bat botako du, hala nola, ze janari du gustukoen. Orduan pertsona honek globoaren jabea denaren erantzuna idatzi beharko du. Ez badaki, galdetzera joan beharko du.

. : NOR DA? : .

Pertsona bakoitzak orri batean galdera batzuk erantzungo ditu, betiere pertsona hori ezagutzeko modukoak, hala nola.
- Aktore gustukoena
- Hobbya
- Musika taldea
-....

Ondoren, orri guztiak bildu eta bakoitzari ezberdin bat emango zaio. Honek asmatu egin beharko du nor den.

2011/09/20

. : BARTOLO - BARTOLO : .

Taldea borobilean jartzen da eta taldean orden zehatz batean, presidentea, bicepresidentea, sekretaria eta Bartolo rolak banatzen dira, beti ere orden zehatz bat izan behar dute. Hau egin eta gero, borobileko edonor hasten da, lehenik eta behin bere izena esaten du eta ondoren beste norbaiten, orduan izena esan duen beste pertsona horren txanda izango da. Zailtasuna ordea rolak ezarri zaizkien pertsona horietan dago beraien izena erabili beharrean, lehen aipatutakoak ibiliko baitira. Hau horrela, rol hori dutenak rol horretako izena esan beharrean beraiena esanez gero, gaizki legoke eta bartolo izatera pasatuko zen. Bartolo rola txarrena da eta rol honetan jolas amaieran geratzen denak galdu egingo du. Berdina gertatuko da rolik ez dutenak, presidente, bicepresidente edo sekretaria izatera iristea izango da beraien helburua. Hauek ere beraien beste norbaiten izena gaizki esaten badute, bartolo izatera pasatuko dira.

. : ESKUTITZ BAT DAUKAT ZURETZAT : .

Taldea borobilean jartzen da eserita. Honekin batera erdian pertsona bat geratzen da. Erdian geratzen den pertsonak norbaitengana jo behar du esanez eskutitz bat iritsi da. Orduan eserita dagoen pertsona horrek galdetuko dio erdian dagoenari ea norentzat den eskutitza. Honekin batera, erdian dagoenak pertsona horrekiko ezaugarri bat esango du, adibidez, galtza motzak dituzten guztientzat. Hau horrela, galtza motzak dituzten guztiak lekuz aldatu beharko dute eta erdian dagoenak leku bat harrapatu beharko du. Lekurik gabe gelditzen dena erdian jarriko da. Jarraian berriro hasiko ginateke berdina egiten.

Mensaje En Una Botella, Botella, Mar, Mensaje

2011/06/05

. : AMAIA ARRAINA : .

Denak borobilean jarriko dira eta horietako bat erdian geratuko da. Honek pertsona baten izena esango du eta jarraian izen horren inizialarekin hasten den animali baten izena.

Adibidez, Amaia Arraina

Orduan, erdikoak izena esan duen pertsona harrapatzera joango da. Honek harrapatzeaz libratzeko beste baten izena eta animalia esan beharko du azkar batean.



materiala ez da behar.

. : PISTOLEROAK : .

Haur guztiak borobil batean jarriko dira eta bat erdian geratuko da. Erdikoak borobileko partaide bat markatuko du eskuarekin. Orduan seinalatutako partaide honen eskuinaldekoak ezkerraldeko lagunaren izena esan beharko du, eta alderantziz. Beranduen esaten duena eseri egin beharko du eta jolasetik at geratuko da. Honela, izena esaterako garaian txanda pasa egingo zaio; hurrengo pertsonaren izena esan beharko da.



materiala: ez da behar.