IKT baliabideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
IKT baliabideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/03/16

. : EDUCAPLAY : .

Web orri honetan hainbat jolas eta ariketa topatu daitezke: hizki zopak, testak, irudia eta hitza elkartu, matematika... Guztiak mailara egokitu daitezke eta ariketa asko daude euskaraz. Irakasleek, beraien talde propioa egin dezakete, gelako haur bakoitzak bere kodigoarekin sartuz eta honen jarraipena egin daiteke. Bakoitzak, bere ariketa propioak ere sor ditzake. 
educaplay bilaketarekin bat datozen irudiak
Klikatu irudia web orrian sartzeko.

2020/03/15

. : PIXABAY : .

Askotan, Google-n sartu eta bertatik hartzen ditugu irudiak inongo baimenik gabe. Hau arriskutsua izan daiteke eta hori dela eta proposatzen dizuet web orri hau erabiltzea, bertan dauden irudi guztiak libreak eta doakoak direlako eta zuen blog zein web orritan jarri ditzakezue. Ikasgelan erabiltzeko ere aproposa da haurrek irudi ezberdinekin lan egiteko. 
Pc, Equipo, Imágenes, Página De Internet, Pixabay, Taza
Irudian klikatu web orrira joateko.

2019/10/15

. : ERAGIKETEN BINGOA : .

Batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak bezalako eragiketak lantzeko bingo jolasa da hau eta online jokatu daiteke.

 Bingora sartu
Klikatu irudian web orrira sartzeko

2016/03/16

. : LYRICS TRAINING : .

Hizkuntzak abestien bidez ikasteko aplikazio bikaina. Bertan, karaoke moduan azaltzen da abestia, baina falta diren hitz batzuk osatu beharko dira.

Klikatu irudian web orrira sartzeko

2015/10/16

. : KARAOKEA : .

Eskolan edo astialdian haurrekin abestu nahi izanez gero, hemen dituzue hainbat errekurtso:

TXANTXANGORRIA
Youtubeko kanal bat da eta bertan euskarazko hainbat abestiren karaokea topa daitezke.

txantxangorria youtube bilaketarekin bat datozen irudiak
Klikatu irudian web orrira sartzeko


ULTRASTAR 

Karaoke aplikazio bat da eta hainbat abesti abesteko aukera ematen du. Ondoren, balorazioa ematen du.

ultrastar bilaketarekin bat datozen irudiak
Klikatu irudian web orrira sartzeko