Jolas lehiakorrak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jolas lehiakorrak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/03/03

. : TIC TAC TOE : .


TIC TAC TOE
Das vielleicht beste Aufwärmspiel für Körper UND Geist ! (nach Fußball) Maybe the best warm-up ever for body and brain ! (except Soccer)Peut-être le meilleur jeu d'échauffement pour le corps et aussi pour la tête ! (après le foot)Merci á mes jeunes gardiens d'Istres Provence Handball !
Posted by Thomas Bauer on Asteartea, 2016.eko Martxoak 1

2015/10/01

. : QUIDDITCH : .

Hogwartsen hain ezaguna den kirolean jolastuko dugu, gure kasuan, erratzik gabe. Erratza eduki beharrean, esku bat kamisetaren barrutik sartuta eta bestearekin bakarrik jolastu beharko da.



Pistaren alde bakoitzean uztai bana egongo da jarria eta honek inguruan zapaldu ezin den lur eremu bat izango du. Jolaserako berriz hiru pilota mota egongo dira eta hauetako edozein edukita ere, ezin izango da mugitu (kanikaren kasua salbuespen):
  • Pilota txikia: Aroetatik pasa ezkero, 10 puntu emango zaio taldeari.
  • Baloiak: Hau jendea eliminatzeko izango da. Honekin joz gero, eseri egin beharko dute eta pelota berreskuratzen saiatu, beste norbait joaz salbatzeko.
  • Kanika:  Pelotarik garrantzitsuena izango da eta oso ondo lurperatua egongo da. Hau aurkitzen duenak eta uztailetik pasatzen bada partida irabaziko luke, 150 puntu irabazten baititu talde horrek.


Taldeko
ardurei dagokionez, talde bakoitzean honako pertsona hauek egongo dira:

  • Zaindaria (Beltzez): Hau uztailaren inguruan egongo da pelota ez sartzeko. 
  • Bi golpeatzaile (Gorriz): Hauek futboleko baloien erasoetaz babesteko bate bat izango dute. Hori bai, gorputzean joz gero, hauek ere elimina daitezke eta besteak bezala libratu beharko dute.
  • Sei ehiztari (berdez): Hauek teniseko baloia aroetara jaurtitzeaz arduratuko dira.
  • Bilatzaile bat: Honek kanika bilatu beharko du.


ARAUAK

  • Ezin da zelaitik atera, bestela pelota beste taldeari ematen zaio.
  • Faltaren bat egiten bada, penaltia egongo da zaindarien artean.
  • Kontaktua egon daiteke baina ezin da eutsi.
  • Ezin dira ardurak aldatu. 


MATERIALA


Bi uztai, pilota txiki bat, bi baloi, kanika bat, lau bate.

2014/01/07

. : HARRAPAKETA ISATSAREKIN : .

Jolas honetan, harrapatzaile bat edo batzuk egongo dira (gehienez 5) eta hauek isatsa izango dute galtzari lotua. Horrela, jendea harrapatzera joango dira eta harrapatzen dutena eseri egin beharko da. Eseritako hau libratzeko, eserita dagoela isatsa kentzen saiatuko da eta kenduz gero, harrapatzaile rola izango du. Hori ere posible da harrapatua ez bazaude.

2013/05/29

. : PIRATA ETA MERKATARIAK : .

Haurrak bi taldetan banatuko dira: piratak eta merkatariak. Merkatariak haien produktuak saltzaileengana iritsi arazi behar dituzte eta ahalik eta garestien saltzea lortu; horretarako, produktuari publizitate ona egin beharko diote. 
Erosleek, begiraleek, merkatarien produktuak erosi beharko dituzte, baina ahalik eta gutxien ordainduz. Piraten lana, merkatariei haien produktuak lapurtzea izango da. Erosleak frontoian kokatuko dira. Merkatarien irteera puntu bat zehaztuko da. Bertan jaso beharko dituzte saldu behar dituzten produktuak zeintzuk diren jartzen duten papertxoak. Banaka hartu eta saldu beharko dituzte produktuak. Gorputzean, arropa tartean edo, ezkutatuta eraman beharko dute. Ezkutatzeko arauak jarriko dira. Piratak, berriz, Arotz enean zehar ibiliko dira merkatariak harrapatzeko.
Nola lapurtu piratek merkatariei? Merkatariek, kopetan zenbaki bat edukiko dute (paper batean idatzita eta goma batekin eutsita). Saiatu behar dira piratek zenbaki hau ikus ez dezaten, bestela piratek merkataria “katxeatzeko” aukera edukiko dute 10 segundoz. 10 segundo hauetan piratak saldu beharreko produktuaren papertxoa topatzen badu, papera piratarena izango da eta merkatariak bere gunera itzuli beharko du papertxo berri baten bila eta baita kopetan jartzeko zenbaki berri baten bila ere. 10 segundo hauetan piratak papera topatzen ez badu, merkatariak aurrera jarrai dezake. Piratek merkatarien kopetako zenbakia ikustean garrasi egin beharko dute zenbaki hori esanaz eta orduan edukiko dute “katxeatzeko” aukera.
20 minuturo paperak aldatu egingo ditugu, denek denetik egin dezaten. Talde bakoitza lortutako dirua eta erositako edo lapurturiko produktuak gordetzen joango da. Begirale batzuk erosleak izango diren bitartean, beste batzuk merkatarien irteera puntuan egongo dira papertxoekin laguntzeko. Komenigarria izango litzateke, beste begiraleren batek parte hartzea tranparik egiten ari diren ikusteko. 

Talde guztiek rol guztietan jolastu ondoren, elkartu eta lorturikoaren kontaketa egingo dute. 

materiala: orriak, aurpegiko margoak

2012/03/28

. : GLOBOA LEHERTU : .

Denek hankean globo bat lotuko dute hari batekin eta helburua bakoitzaren globoa mantentzea da besteena lehertaraziz.

materiala: globoak, hariak.

2012/02/28

. : 10 ALDIZ PASA! : .

Bi taldetan egonik, baloia taldekideen artean 10 aldiz pasatzea lortu behar da, horrela puntu bat lortuko da. Beste taldeak baloia kentzea lortu behar du. Hala egin ezkero, beraiek hasiko dute kontua. Ezin da eskuetatik kendu, airean hartu behar da baloia.

materiala: baloia edo pilota bat.

. : BALOI ZAPITXOA : .

Zapitxoaren jolasaren berdina izango da, baina zapi bat egon beharrean baloi bat egongo da eta hau zenbakia esatean bota egingo da edozein tokitara eta honen bila joan beharko dute.

materiala: baloia edo pilota bat.

2012/02/05

. : DADOAREN JOLASA : .

Gutxi gora behera 10 pertsonako taldean egiteko jolasa da hau. Bi dado eta boligrafo bat egongo da eta pertsona bakoitzak orri bat izango du. Pertsona bakoitzaren helburua 1etik 100 bitarteko zenbaki guztiak orrian jartzea izango da baina boligrafo bakarra dagoenez, hau jokoan jarriko da eta dadoetan zenbaki bera ateratzen dituen pertsonak lortuko du. Ondoren beste batek zenbaki berak ateratzen baditu, aurrekoari kenduko dio boligrafoa.

materiala: dadoa, orriak, boligrafoa

2011/12/23

. : MALETA JOLASA : .

Taldetan banatuko dira haurrak eta bakoitzak aurrean duten maletara joan beharko du korrika eta bertako mozorro bat jantzi. Ondoren, modelo desfile bat izango balitz bezela itzuli beharko du taldera eta ateratzen hurrengoa denari berak jantzita zuen mozorroa eman beharko dio. Hau honela mozorro guztiak amaitu arte eta azkenekoak denen mozorroak jantzi beharko ditu. Lehengo egiten duenak irabazten du.

2011/12/12

. : BALOI LEHERGAILUA : .

Borobilean jarriko gara, zutik, hankak zabalik ditugula eta besteen hankan ukitzen ditugula. Jolasean hasten garenean, bakoitzaren eginkizuna baloia gure hanka tartetik ez pasatzea da (hankak ezin dira mugitu, bi eskuekin geratu behar dugu baloia) eta besteen hanka tartean sartzea.Ezin da baloia eskuarekin hartu, bestela lehertu egingo zaigu eta hil egingo gara. Baloia sartzen bazaigu:
1.- Esku bat galduko dugu, beraz baloia esku batekin gelditu beharko dugu.
2.- Gorputzari bira emango diogu (Bizkarrez).
3.- Ezin digute sartu. Sartzen badigute, bota duen hark galtzen du.
4.- Hil egiten gara.

. : BALOIA PASA : .

Bi talde egongo dira. Talde bat beste taldeari bizkarra ematen egongo dira, biak sokarekin egindako borobil baten barnean daudela. Jolasa oso xinplea da: Talde batek besteari baloia pasa beharko dio. Beste taldeak baloia hartzen ez badu eta lurra ukitzen badu, talde galtzaileari borobila txikituko zaie. Horrela borobila gehiago txikitu ezin den arte.

. : HARRI ORRI AR : .

Bi talde egingo dira (irabazleak eta galtzaileak) eta zirkuitu bat sortuko dugu. Orduan bi taldeetatik pertsona bat aterako da eta topatzen direnean, harri orri har egingo dute. Irabazleak zirkuituan aurrera jarraituko du beste batekin topo egin arte eta galtzailea taldearengana itzuliko da. 

. : FUTBOL ALTERNATIVE : .

Futbolean bezela, bi talde egingo dira. Aldatzen den gauzak hauek dira: Eskuarekin jolasten da, ez dago porteririk eta helburua baloiarekin pareta ikutzea da. Taldekideek baloia pasatzen joan beharko dute eta baloia eskutan duenak ezin du mugitu.

. : BALOI ESERIA : .


Denak nahasturik gaudela, baloi bat egongo da eta helburua beste bati baloiarekin jo (mugitu gabe) eta baloiak lurra ikutzea da. Hala gertatzen bada, eseri egin beharko du baloi golpea jaso duenak.

Eseritakoak berriz jolasean ibil dadin, baloia hartu eta norbaiti jo edo pasa beharko dio, orduan libratu egingo da. Beste bati pasa (eseritakoa) eta ondoren norbaiti jotzen badio, biak libratuko dira.

2011/11/18

. : BURBUILA : .

Pertsona bakoitza burbuila bat izango da eta bakoitzaren helburua bere burbuila handiena izatea izango da. Horretarako denak besoekin borobil bat eginda izango dugu eta norbait harrapatzeko, pertsona honi gure eskuekin burutik behera harrapatu beharko diegu (besoak borobilean izanda). Indibidualki nahiz taldean egon daiteke harrapatu nahi dugun hori.

El Agua, Bubbly, Burbujas De Agua, Burbuja, Líquido

2011/10/28

. : LOKOTS BILKETA BATERATUA : .

Taldeak lau izkinetan jarriko dira eta lokotsak beraien erdian kokatuko dira. Talde bakoitzak erditik hartu beharko ditu eta bere taldea dagoen tokira eraman beharko ditu lokotsak. Hortaz gain, beste taldeetako lokotsak ere lapurtzea daude (ondokoena). Helburua, jolasak iraungo dituen 30 segunduak amaitzean, lokots kopuru handiena izatean datza. Horrelako hainbat partida egin daitezke, puntuak jarriz.

2011/10/23

. : ARRANTZALEA ETA ARRAINAK : .

Arrantzale gutxi  batzuk egongo dira eta hauek beraietik distantzi batera egongo diren arrainak harrapatu beharko dituzte. Horretarako "AAAA" esanez joan beharko dute, arnasik hartu gabe eta arraina eutsi eta arrantzaleen tokiraino eraman beharko dute. Momentu honetan arraina hori arrantzale bihurtzen da. Arrantzalea bide erdian arnasik gabe geratzen bada, arraina bertan utzi (arnasik gabe geratu den tokian) eta arrain bihurtuko da.

2011/10/16

. : IRABAZTEKO BAT : .

Jolas hau telebistako saioa bezalakoa da eta bertan haurrak taldetan banaturik, talde bakoitzeko haur batek proba ezberdinak egin beharko dituzte denbora batean. Hemen adibide batzuk:

- Galleta kopetan jarri eta ahoraino eraman behar da arpegiko muskuluak erabiliz.
- Ahotik haizea botaz, botila baten gainean dauden karta guztiak bota, bat ezik.
- Basoak goitik bera buelta bat eman.
- Bandeja batean dauden gometxak arrautzean itsatsi bandeja mugituz soilik.
- Gerritik lotua dagoen sokan platano bat jarri zintzilik eta lurrean dauden bi mandarinak puntu bateraino eraman platanoarekin.
- 2 arkatz eskuaren goiko aldean dituzula, hartu egin behar dituzu airean.
- 3 globo airean mantedu minutu batez.
- Pin pon pelotak 6 basotan sartu, botea emanez.
- Platano bat 5 segundutan jan.
- Arrautza mugitu haizea eginez.

Gehiago:
https://youtu.be/QihYIUITSBU

2011/10/09

. : MARROW : .

Jolas hau egiteko taldea bitan banatu behar da eta bakoitza alde batean, paret batean, jarriko da. Talde bakoitzaren helburua beste aldeko pareta ikutzea izango da, baina beste taldeak harrapatzeko aukera izango du. Harrapatzearena honela dijoa: lehenengo irteten den pertsonari bere ondoren ateratzen direnek soilik harrapatu ahal izango dute, bestela ez. Harrapatu ezkero, kontrako taldearen aldean jarriko da eta kadenita bat egiten egongo dira eliminatuak. Hauek salbatzeko, eskua eman beharko die eliminatua ez dagoen taldekide batek.

2011/09/28

. : MUXU PLAKAIA : .

Bi taldetan banatuko gara, kontuan izanik mutilen eta nesken kopurua antzekoa izan behar dutela. Borobil bat eginez eseriko dira bat erdian geratuko delarik. Erdian dagoenak zenbaki bat eta letra bat esango du. Orduan, lehen zenbakiak bigarrenari musu eman beharko dio, eta bigarrenak erdikoari. Azkena geratzen dena erdira pasako da eta jolasak jarraituko du.