Kantu jolasak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kantu jolasak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/12/28

. : ALEA! : .


Ooooh... (bis)
Alea Alea ooooh (bis)
Alea tita konba (bis)
Amasa amasa amasa (bis)
O aloe aloe aloa (bis)
Manboo (bis) 
Epi epi epapao (bis) 
zi za zi za, ie ie (bis)
zi , ie
za , ie
zi za zi za, ie ie 
Goazen berriro hastera!

Abesti hau, modu ezberdinetara egin daiteke: garrasika, isilago... Amaieran, "goazen behingoz isiltzera" esaten da. 

. : PIN PON PILOTA : .


Ni, pin pon pilota naiz
eta salto salto salto 
saltoka ari naiz.
Ukitzen  bazaitut
salto egin zazu,
ukitzen bazaitut
salto egin zazu.

2011/12/12

. : OH HAPPY DAY! : .

Denak borobilean jarriz, koro bat izango bagina hasiko gara beroketa egiten (hasieran o happy day eta ondoren Lalalalala). Beroketa bat egitekoan, kanta bat hasiko dugu eta horrela kanta ezberdinekin:

-       La cucaracha
-       O lalala
-       Riki riki
-       Parrapapa
-       La barbacoa
-       Tombola
-    ...

2011/09/28

. : MEDIKUAK ESAN DIT : .

Nik daukat tik tik tik,
Nik daukat tik tik tik,
medikuak esan dit
_______ mugitzeko,
mugitzeko behin
mugitzeko bitan
mugitzeko lautan
Paparabapa piripo
paparabapa piripo

* Burua, mingaina, begiak, besoak, hankak...

. : KAFE FRANTSES BATEN : .

Kafe frantses baten
minue dantzatzen
kafe frantses baten
minue dantzatzen (BIS)

-       Aurrekoari sorbaldatik helduz
-       Aurrekoaren aurrekoari sorbaldatik helduz
-       Aurrekoaren aurrekoari gerritik helduz
-    ...

. : TAILARIN BAT : .

Nik daukat tailarin bat,
eta beste tailarin bat,
hemendik igotzen zait,
hemendik ere bai,
dena egosita,
gatz apur batekin
olio apur batekin
ta zuk jango duzu
ta hasi dantzatzen.

. : MARI TXIPI : .

Kaletik nindoala
Mari Txipi ikusi nuen
eta erakutsi zidan
Txipi Txipi dantzatzen.

DANTZA TXIPI TXIPI
DANTZA TXIPI TXOP
DANTZA TXIPI TXIPI
ETA DANTZATU ONDO.

2011/06/05

. : APOA FAMILIA : .

Pertsona batek abesten du eta borobilean daudenak errepikatu egiten dute.

"Apoa familia zegoen,
eta apoa ______ zegoen,
eta esan zuen apo ______-k:
Xapu Xapu Xapu Xapu Xa!
Xapu Xapu Xapu Xapu Xa!
Xa! Xa!
Xapu Xapu Xapu Xapu Xa!"

* Hutsuneetan ondorengo pertsonak: Aitona, aita, ama, semea, alaba eta haurra. Dantza hauei imitatuz da:
  • Aitona: Bizkarreko mina eta bastoia. Ahots ahula.
  • Aita: Bibotea eskuarekin egin eta ahots gogorra.
  • Ama: Opera abeslaria imitatuz.
  • Semea: Rap abeslaria imitatuz
  • Alaba: Pija edo txolin bat imitatuz.
  • Haurtxoa: Lurrean etzan eta hankak mugitu. Haur ahotsa eta hatz lodia ahoan sartuta.


materiala ez da behar