Ginkanak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ginkanak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/10/01

. : BONBILAREN JOLASA : .

Denboraren makina bati zer falta zaion ohartu gara: bonbila eta kableak falta dira. Hori dela eta, lehenik kableak bildu behar ditugu eta ondoren bonbila.
  1. INDIBIDUALKI: Globo bat aurkitu eta hau puztuko da lehertu arte. Barruan kable pusketa egongo da. Begiralea edo irakasleari erakutsi behar zaio kablea eta gorde egin behar da bukaera arte. 
  2. BINAKA: Kablea erakustean, begirale edo irakasleak orri zati bat edo puzle pieza bat emango dio haurrari. Bertan asmakizunaren zati bat egongo da. Beste zatia duen laguna bilatu beharko du eta bien artean asmakizuna asmatu eta toki hortara joan beharko dute zaldiko-maldikon. 
  3. ZORTZINAKA: Toki berean zortzi pertsona elkartu beharko dira eta bertan dagoen proba irakurri beharko dute: lokarriak lotu behar dituzue elkarrekin ilaran jarrita eta alde berdineko oinak lotuaz. Lokarriak ez badituzte, sokekin egin daiteke. Horrela, toki bateraino joan beharko dute.
  4. ZORTZINAKA: Behin tokian egonda, erreleboka beste tokian dagoen bandera begiratu eta bertan dauden hizkiak memorizatuz, taldeko banderan idatzi beharko dute kokalekua eta hizkia errespetatuz. Ondoren, zulodun kartoia banderan jarriaz, hitza aurkituko dute eta beste 4 taldeekin elkartu beharko dira esaldi guztia lortzeko eta bonbila non dagoen eta nora joan behar duten jakiteko. 
  5. GUZTIAK: Bonbila lortutakoan , toki batera joan eta bonbila bere tokian jarri beharko dute eta kable pusketak lotu beharko dituzte zinta islantearekin. Lotzeko, kable guztiak beharko dira, ezin baita makina mugitu. Behin denak ondo lotuak daudela ziurtatuta, entxufea konektatuko da.

Jolasarekin amaitzeko, taldekidetasunaren inguruan hitz egin eta hausnartu dezakegu.

materiala: bonbila, kable pusketak, entxufea, globoak, orriak asmakizunarekin, lokarriak, kartulinak (banderak), errotulagailuak.

2012/03/28

. : ALTXORRAREN BILA : .

Jolas honen helburua altxorra bilatzea izango da, horretarako hainbat froga gainditu eta pistak bilatu beharko dituztelarik. Amaieran, bilatuko dituzten orri zatiekin, puzzle bat eginez altxorraren galdera, mapa... azalduko zaie, hau non dagoen jakiteko.

Cofre Del Tesoro, En El Pecho, Joyería, Abierto

PISTAK

Pistak jartzeko modu ezberdinak daude, normal jar daitezke, baina zailtasun pixkat emateko modu hauetan ere jar daitezke:

- Abezedarioko ordenean, adibidez:

HAU ADIBIDE BAT DA - 8 1 22    1 4 9 2 9 4 5    2 1 21    4 1

- Hitzak eta hizkiak alderantziz:

HAU ADIBIDE BAT DA - EIBDADI AD UHA TBA

- Bokalak ezarri:

HAU ADIBIDE BAT DA - H_ _   _D_B_D_   B_T   D_

- Zifra eta letra nahastu:

HAU ADIBIDE BAT DA - H4U 4D181D3 847 D4

- Esaldiko hitzak asmatu, abesti bat, esaera zaharrren bat...

LOTAN NAGO, BEGIAK ITXITA... - LOTAN  _ _ _ _ , BEGIAK _ _ _ _ _ _

- Eroglifikoak

- Testua atzetik aurrea:

HAU ADIBIDE BAT DA - AD TAB EDIBIDA UAH

- ...

PROBAK: Pista bat lortzeko, proba ezberdinak gainditu behar dituzte.

2011/10/23

. : GINKANETAKO FROGAK : .

- Flana eskurik gabe jan.
- CD-a sudurretik sudurrera pasa.
- Globoa hankean lotu eta lehertu beste taldekoei.
- Tostada: Mantekila eta mermeladarekin arpegia zikindu.
- Nocillarekin arpegia zikindu.
- Galleta kopetetik ahora eraman eskuekin ikutu gabe.
- Jolas osoa eskurik gabe.
- Jolas osoa hitzegin gabe.
- 3 globo airean mantendu.

2011/09/23

. : KLUEDOA : .

Begirale bakoitzak hiru papertxo hartuko ditu poltsa batetik eta nork-zergatik-non konbinazio posibleetako bana edukiko du; poltsan geratzen diren papertxoek esango dute nork akatu duen, zenekin eta non. Haurrak begiraleen bila irtengo dira eta txanda bakoitzean konbinazio bat galdetuko diote begiraleari.

Begiraleek bere paperetan agertzen den zerbait esaten badute, hori horrela ez dela esan beharko dute, eta bestela ez dakiela ezer. Erantzun hauek bildu ditzaten, talde bakoitzak proba bat egin beharko dute.