Jolas kooperatiboak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jolas kooperatiboak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/10/01

. : BONBILAREN JOLASA : .

Denboraren makina bati zer falta zaion ohartu gara: bonbila eta kableak falta dira. Hori dela eta, lehenik kableak bildu behar ditugu eta ondoren bonbila.
  1. INDIBIDUALKI: Globo bat aurkitu eta hau puztuko da lehertu arte. Barruan kable pusketa egongo da. Begiralea edo irakasleari erakutsi behar zaio kablea eta gorde egin behar da bukaera arte. 
  2. BINAKA: Kablea erakustean, begirale edo irakasleak orri zati bat edo puzle pieza bat emango dio haurrari. Bertan asmakizunaren zati bat egongo da. Beste zatia duen laguna bilatu beharko du eta bien artean asmakizuna asmatu eta toki hortara joan beharko dute zaldiko-maldikon. 
  3. ZORTZINAKA: Toki berean zortzi pertsona elkartu beharko dira eta bertan dagoen proba irakurri beharko dute: lokarriak lotu behar dituzue elkarrekin ilaran jarrita eta alde berdineko oinak lotuaz. Lokarriak ez badituzte, sokekin egin daiteke. Horrela, toki bateraino joan beharko dute.
  4. ZORTZINAKA: Behin tokian egonda, erreleboka beste tokian dagoen bandera begiratu eta bertan dauden hizkiak memorizatuz, taldeko banderan idatzi beharko dute kokalekua eta hizkia errespetatuz. Ondoren, zulodun kartoia banderan jarriaz, hitza aurkituko dute eta beste 4 taldeekin elkartu beharko dira esaldi guztia lortzeko eta bonbila non dagoen eta nora joan behar duten jakiteko. 
  5. GUZTIAK: Bonbila lortutakoan , toki batera joan eta bonbila bere tokian jarri beharko dute eta kable pusketak lotu beharko dituzte zinta islantearekin. Lotzeko, kable guztiak beharko dira, ezin baita makina mugitu. Behin denak ondo lotuak daudela ziurtatuta, entxufea konektatuko da.

Jolasarekin amaitzeko, taldekidetasunaren inguruan hitz egin eta hausnartu dezakegu.

materiala: bonbila, kable pusketak, entxufea, globoak, orriak asmakizunarekin, lokarriak, kartulinak (banderak), errotulagailuak.

2012/03/28

. : GLOBOA GORA! : .

Talde bakoitzak globo bat izango du eta hau airean mantendu beharko dute. Norbaitek globoa ukitzen duen momentuan, lurrean eseriko da. Helburua denak eseritzea izango da, ordurarte globoak ezin duelarik lurra ukitu.

Taldean jende asko izanez gero, globoen kopurua igo daiteke.

materiala: globoak

. : KOLTXOI LASTERKETA : .

Taldekide guztien artean koltxoi bat buru gainean eraman beharko dute toki zehatz batera. Erortzen bada, hasieratik hasi beharko dute.

materiala: koltxoiak.

2012/02/28

. : MANTA ALDERANTZIZ : .

Taldea manta baten gainean dagoela, manta honi buelta ematen saiatu behar dira, lurra ikutzea debekatua dutelarik.

materiala: mantak (egunkariekin ere egin daiteke binaka edo hirunaka jarriz)

2012/01/16

. : HARRI ORRI AR KOOPERATIBOA : .

Bi talde egongo dira eta talde bakoitza elkartu eta guztien artean zer aterako duten erabaki behar dute (Harri, orri edo ar) eta erabakitakoan, beste taldeekin aurrez aurrez jarriko dira. Irabazten duen taldeak galdu duen taldeetako partaideak harrapatu behar dituzte. Harrapatzen direnak taldez aldatzen dira.

materiala: ez da behar

2011/12/12

. : TIPULA : .

Bi talde egingo dira: Bat tipula izango da eta besteak berriz tipula askatu beharko dute. Tipulak, bata besteari ondo eutsiko dira eta besteak askatu egin beharko dute denbora batean. Denbora maximoa: 15 seg. Eta txanda aurrera doan heinean, denbora jaisten joango da. Norbait askatzen badute, beraien taldera pasako da tipula zatia.

2011/10/28

. : ZIZAREA : .

Haurrak ilaretan jarriko dira zizareak izango balira bezela. Bertan, atzekoak soilik ikusiko du eta beste guztiek begiak itxiak izango dituzte. Talde bakoitzaren helburua beste zizareekin lotzea izango da. Zizare handi bat egiterakoan amaitzen da jolasa.

Lombriz, Suelo, Suciedad, Macro

2011/10/18

. : TALDEAN ZEHARKATU : .

Talde osoa bi lerrotan jarriko da, bakoitza alde batean. Eskutik helduko dira eta begiak itxita, lortu behar dute frontoiaren edo gelaren beste aldera pasatzea.

2011/10/14

. : AULKI LASTERKETA KOOPERATIBOA : .

Hainbat taldetan banaturik, talde bakoitzari aulki kopuru bat emango zaio eta sila horiek erabiliz mugitu beharko dute, hankekin lurrik ikutu gabe distantzia batez.

2011/09/20

. : PARATXUTEA : .

Paratxuteak jolaserako aukera asko ditu; baloiarekin, baloia erdian sartzea; pertsona bakoitza kokatuta dagoen kolorea kontuan izanda, kolore jolasak; harrapaketa jolasak (marrazoarena); paratxute barruan sartu eta ipuin bat kontatu, katua eta xagua...
PARACHUTE COOPERATIVO bilaketarekin bat datozen irudiak

. : KORAPILOA : .

Ume talde batek eskutik helduta ilara bat egin beharko dute. Ondoren, beraien artean korapilo bat sortuko dute askatu gabe. Beste haur taldeak  korapilo hori askatu beharko dute eskutik askatu gabe.



materiala: ez da behar

. : BALOIAREN DANTZA : .

Errelebo karrera bat egin beharko dute. Binaka aterako dira baloi batekin gorputzen artean. Baloia ezingo dute besoekin ikutu. Baloia eroriz gero, berriro hasi beharko dute.

materiala: baloia

. : TREN ITSUA : .

Talde bakoitzak ilara bat sortuko du eta ume guztiei begiak estaliko zaizkie zapien bidez, atzekoari izan ezik. Talde guztiak leku desberdinetatik aterako dira eta begirale edo irakasle batengana iritsi beharko dute. Horretarako, atzean doan pertsonak gidatuko die bizkarrean seinaleak eginez, ezingo baitute hitz egin.

materiala: zapiak

2011/06/09

. : ARRA, ARRANOA ETA POZOIA : .

Binaka jarriko dira haurrak eta denak fila batean egongo dira, eskuak emanda dituztela. Orduan begirale edo irakasle bat filaren aurrekaldean jarriko da eta bestea atzekaldean. Orduan bata besteari baloia pasatzen ibiliko dira, hau esanez:



-       Arranoa: Baloia goitik botako da eta haurrek hau saihesteko makurtu egin beharko dute.

-       Arra: Baloia lurretik botako da eta bikoteen erditik pasa beharko da.

-       Pozoia: Baloia pertsona jotzera joango da, erdibidetik, haurrak saihestu egin beharko dute, alde batera edo bestera joanez (batera).

Hauetako egoera batean, baloiak bikoteetako bat jotzen badu, hauek kaleratuak izango dira.

materiala: baloia

2011/06/07

. : AULKI-JOLAS KOOPERATIBOA : .

Aulkiak borobilean eta kanpora begira jarrita, bakoitza aulki baten parean jarriko da eta musika hasten denean, aulkien inguruan dantzatzen ibiliko dira. Ondoren, abestia gelditzen denean, bakoitzak bere tokia hartu beharko du. Jolas honetan ordea arau bat aldatu da: Ez da jendea eliminatuko eta denak lurra ukitu gabe geratu beharko dute musika gelditzean. Txanda bakoitzean, aulkiak kenduko dira eta honek bere zailtasuna emango dio.



materiala aulkiak, musika
(Haur txikiekin eginez gero, aulkien ordez uztailak erabili daitezke).

2011/06/05

. : ZAPI-JOLAS KOOPERATIBOA : .

Bi talde egongo dira eta talde bakoitzeko kideek beraien artean dagoen zapia hartu beharko dute. Horretarako, zenbaki kopuruaren arabera, taldekatze mota ezberdinak egongo dira:

  • Zenbaki bat esatean: bakarka. Hau modu ezberdinetara esan daiteke: belauniko, atzeraka, animali bat imitatuz...
  • Bi zenbaki esatean: pertsona bat bestearen gainean jarriko da (zaldiko-maldiko).
  • Hiru zenbaki esatean: bi pertsonek eskua heldu eta beste kidea gainean eseriko da (erreginaren aulkitxoa).
  • Lau zenbaki esatean: Piramide baten moduan jarriko dira (Hiru azpian eta bat gainean).
  • Bost zenbaki esatean: hanka azpitik eskua pasata atzekoari eskua emanda. 

materiala zapia