Natur jolasak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Natur jolasak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012/02/10

. : ANIMALIAK : .

Haur bakoitzari bizkarrean animali baten izena jarriko zaio berak izen hori ikusi ez duelarik. Ondoren bikoteka jarriko dira eta mimika bidez komunikatuko dira bakoitzak zer duen bizkarrean azaltzeko.

materiala: orriak, zelo

. : LURRAREN TXIKIZIOA : .

Lurrean zirkulu bat egin, non bertan haur guztiak sartzen diren. Zirkulu hau mundua da. Gutxinaka hau txikitzen joango gara, lurrari kalte egiten dieten gauzak komentatuz (deforestazioa, desertizazioa, kontsumo handia, basura, kontaminazioa...). Zirzkulotik eroritzen direnak eliminatzen joango dira.

La Tierra, Destrucción, El Medio Ambiente, Daños

materiala: soka

. : NAUFRAGOAK ETA MARRAZOAK : .

Jolas hau egunkarien bidez irla bat irudikatzean datza. Bertan Naufragoak egongo dira eta marrazoek irla puskaka jaten joango dira, horretarako egunkariak kentzen ibiliko direlarik. Naufragoek ura ukitzen badute, hil egingo dira. Baina marrazoak naufragoengatik ikutuak badira, elimnatu egiten dira.

materiala: egunkariak

2011/12/24

. : ZABORRONTZIAREN BILA : .

Begiraleek edo irakasleek zakarrontzien papera hartuko dute eta bakoitza kolore batekoa izango da. Haurrek zakarrontzi ezberdinak aurkitu beharko dituzte beraiek dituzten papertxoak botatzeko. Papertxo hauetan zakarrontzietara botatzen diren hainbat zabor egongo dira (tetabrika, egunkaria, kristalezko botila...). Zabor guztia botatzeaz lehen amaitzen duen taldeak irabaziko du.

Jolasari zailtasuna emateko asmoz, zaborrontziek mugitzeko aukera izatea daukate. Horrela, beraien ezkutalekua aldatzeko aukera izango dute eta talde batek bilatuz gero, ez da ziurtatzen beste taldeak bertara joanez gero bertan topatuko duenik.

Zakarrontziak:
- Berdea: Beira
- Horia: Plastikoa
- Urdina: Papera/Kartoia
- Zuria: Arropa
- Beltza: Errefuxa
- Marroia: Organikoa

. : IPI (Ibilaldi Pedagogiko Interpretatua) : .

Toki zehatz batean eginiko ibilaldi bat da, bertan hainbat geldialdi egingo dira eta bertan datuak, informazioa, anekdotak... kontatuko dira. Honela haurrek hainbat informazio jasoko dituzte, bai naturalak eta baita historiko eta bitxikeriak. Naturarekin erlazionatutako ekintzak ere egin daitezke: temperatu hartu, brujularekin orientatu...

2011/09/23

. : ARRAUTZA SALBATZERA : .

Talde bakoitzari arrautza bat jarriko zaio zintzilik. Taldearen helburua izango da arrautza askatzen dugunean, haiek eraikitako bide batetik pasa ondoern, guk markatu diegun lekura iristea arrautza puskatu gabe. Bidea eraikitzeko hainbat material emango dizkiegu.

Bidea eraikitzeko 45 minutu emango zaizkie. 45 minutuak pasa ondoren talde bakoitzak eraikitakoa aurkeztuko dute. Aurkezpenak amaitzean arrautzak zintzilik dagoen soka moztu eta arrautzekin zer gertatzen den ikusten joango gara.

MATERIALA
  • 2 Botila urez beteak
  • Aldizkari bat
  • 3 Plastikozko poltsa
  • Soka
  • Kartoia
  • Kubotxo bat
  • Tela zati bat
  • Guraizeak
  • Yogur poteak
  • Zelo

. : EGUNKARIAK BERRERABILIZ : .


  • Ordenean jarri. Orrialdeak lurrean zabaldu eta hauen gainean umeak hitz egin gabe ordenatu beharko dira elkarren artean, adinaren arabera, izenaren lehen hizkiaren arabera...

  • Orrialdeak biltzen. Lokots bilketa bezala izango da, baina lurrean orrialde bat jartzeko, jada jarrita daude beste orrialdeen gainetik joan beharko da, gure orrialdea lurrean jarri, eta daudenen gainetik itzuli. Orrialdeak behin jarri eta kendu egin beharko dira.

  • Bomba. Egunkari zatiekin pilota bat egin, eta bomba arrunta bezala jolastuko gara.

  • Orrialde bakoitzean zenbat. Talde bakoitzari egunkari orrialde bat emango zaio eta 10 minututan, egunkari zati horretan ahalik eta pertsona gehienek sartu beharko dtue, bertatik atera gabe. 10 minutu eta gero, dauden bezala mantendu beharko dute.

  • Erreleboak. Bi pertsonen artean, egunari orrialde bat ahal bezala lurra ukitu gabe eraman beharko dute, baina ezin da aurreko bikoteak erabili duen teknika erabili.