Jolas luzeak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jolas luzeak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/12/28

. : PINTZA JOLASA (HILTZAILEA) : .

Hau egiteko, hasieran bi paper multzo egingo ditugu. Batean, jolasean parte hartuko dugun pertsonen izenak jarriko ditugu eta bestean, pertsona hiltzeko egin behar dugun ekintza/hitza/tokia* jarriko dugu. Horrela, ondoren zozketa bidez, pertsona bakoitzari hiltzeko pertsona bat tokatuko zaio eta hau hiltzeko modua ere bai.
Hiltzeko arma, pintza bat izango da eta honekin akatu beharko dugu laguna, berari hau jarriz eta inork ikusi ez dezan, noski. Orduan, hil denak berak hil behar zuen lagunaren papera eta modua emango dio hiltzaileari, berak jolasarekin jarrai dezan.

Ninjas, Combatientes, Caza, Japonés, Guerrero, Marcial

ekintza/hitza/tokia*:  Hauek dira hiltzeko dauden moduak:

- Ekintza: Hiltzaileak ekintza hori egitea lortu behar du pertsona hori hiltzeko. Adibidez, maritxu nora zoaz abestu eta dantzatu.

- Hitza: Hiltzaileak hil behar duen pertsonak hitz hori esatea lortu behar du. Adibidez, esternokleidomastoideoa esatea lortu behar badu, muskuluen gaia atera beharko du eta hitz hori esatea lortu.

- Tokia: Hiltzaileak pertsona hori toki hortara eraman beharko du eta bertan hil. Adibidez, komunean.

materiala: orriak, pintzak

2011/12/05

. : TONI KARATXO : .

Hasieran bakoitzak paper bat hartu beharko du eta paper hauen artean, batek puntu bat izango du. Puntu hori tokatzen zaion pertsonak konbibentzietan pertsonak hil beharko ditu. Honetarako modu ezberdinak daude: muxu bat, pinturarekin margotu...

Konbibentzien bukaeran, bizirik dauden pertsonen artean juizioa egingo da eta nor den asmatu beharko dute.

. : AINGERUTXO : .

Egonaldiak irauten duen bitartean egiteko jolasa. Hasieran, papeltxoetan partaide guztien izenak jarriko dira eta ondoren bakoitzak bat hartuko du. Bertan azaltzen den izenari opariak egin beharko dizkio. Opari hauek solidoak eta ez solidoak izan daitezke. Opariak emateko onena beste pertsona bati esatea da eta honek ematea. Jolasak irauten duen bitartean pista batzuk ere eman daitezke. Asteburu edo udaleku bukaeran, tartetxo bat hartuko da nor den jakiteko.