Sormen jolasak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Sormen jolasak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011/12/12

. : INPROBISAZIO MATXA : .

Lau kaxa egongo dira:

-          Denbora: Zenbat denborako inprobisazioa egin behar dugun esango digu: 30 seg., 1 min....
-          Kasua: Zein kasu egin behar dugun adieraziko digu: ogia erostera zoaz...
-          Pertsona kopurua: Zenbat lagunen artean egin behar den esaten du: 1,2,3...
-          Modua: Kasua nola antzeztu behar dugun esango digu: kamara mantsoan, mexikanoz...

Pertsona batek, kaxa ezberdinetako paperak hartu beharko dituzte, eta paper hauek esaten dutenaren arabera, antzerkia egin. Ondoren besteek asmatu egin beharko dute.

2011/09/28

. : SUGE GORRIA : .

Antzerki bat egingo dugu begiraleok, baina beraietako batek zuzendari papera izango du eta pixkanaka haurrak antzerkian integratuz joango dira. Behin eta berriz errepikatuko da antzerkia memorian eta bideoan ondo grabatua geratu dadin (begirale batek grabatu egingo ditu eszena guztiak). Zuzendaria modalitatea aldatuz joango da: txinatarrez, kamera azkarrean, atzeraka, mutua... eta gustukoa aurkitzean, begiraleak ezin duela grabatu esango dio: zinta falta zen!