Matematika jolasak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Matematika jolasak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/10/15

. : ERAGIKETEN BINGOA : .

Batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak bezalako eragiketak lantzeko bingo jolasa da hau eta online jokatu daiteke.

 Bingora sartu
Klikatu irudian web orrira sartzeko

2019/10/03

. : CAN'T STOP : .

JOKALARIAK: 2 - 4

IRAUPENA: 15 min.

ADINA: 8+

Bi dado botatzea bezain erraza da jolas hau. Hori baino lehen, 3 zenbaki aukeratu behar dira (2tik 12ra) eta ondoren, dadoa botatzen hasi eta bi dadoen baturak gure zenbakia eman behar du. Aukeratutako hiru zenbakien ilara guztiak betetzea izango da helburua. Norbaitek bere lerroa amaitzen duen dadoko bi zenbakiak eliminatu egiten dira hurrengo jokaldientzako.

Haurrekin zoriaren inguruan hausnartu daiteke jolas honekin.



. : APARKALEKUA : .

Hasierako egoera: bina fitxa jarri hexagono bakoitzean.Bakarkako jolasa da.

Helburua: Fitxa guztiak karratura eraman (aparkalekura) ahalik eta jokaldi gutxienetan.

Fitxen mugimenduak: Jokaldi bakoitzean, postu bakoitzean dauden fitxa guztiak hartzen dira eta bere eskuinean dauden beste postuetan (aparkalekuan ere) jartzen da bakoitza, fitxak amaitu arte. Aparkalekura iristen bada eta ez badira fitxak amaitu, hasieratik jarraitzen da berriro (ezkerretik).  Edozein jokalditan, ezinezkoa da azken fitxa postu huts batean uztea (aparkalekua ez bada).

Lehenengo jokaldia edozein postutatik hasi daiteke. Jarraitzeko, hurrengo bi aukerei jarri behar diegu arreta:

a) Aurreko jokaldiko fitxa aparkalekuan amaitu badu, hurrengo jokaldian nahi den tokitik hasten da.

b) Aurreko jokaldiko fitxa postu hexagonal batean geratu bada, hurrengo jokaldian postu beretik hasi behar da fitxa guztiak hartuz.

2014/01/08

. : ZATIKI MEMORY : .

Memory honetarako, kartak zatikiekin jarriko ditugu eta honekin batera, baita ehunekoak, grafikoak eta hamartarrak. Horrela, bikoteak egin beharko dituzte, hala nola:

1/2 = %50 = 0,5 = (gaztatxo erdia)
3/4 = %75 = 0,75 = (hiru laurden gaztatxo)
...


. : ZER PASATZEN DA? : .

6 + 4 = 210
9 + 2 = 711
8 + 5 = 313
5 + 2 = 37
7 + 6 = 113
9 + 8 = 117
10 + 6 = 416
15 + 3 = 1218

2013/12/28

. : ARRANTZATZERA! : .

Karta baraja batetik 1etik 9rako kartak bakarrik hartzen ditugu  eta 2-4 jokalari ditugularik, bakoitzari 6 karta banatzen zaizkio eta sobratzen direnak mahai erdian uzten dira buruz bera. Jolasaren helburua 10 osatzen duten bikoteak egitea da. Horrela, lehenengo 6 kartetan 10 egiten duen bikoterik badugu, gure txanda iritsi arte itxaron beharko dugu hauek ateratzeko. Arauak hauek dira:

- Txandaka, bakoitzak nahi duen pertsonari eskatzen dio 10 egiteko behar duen karta. Baldin badauka, eman eta honek 10eko bikotea bere ondoan uzten du. Baina honek ez badauka, "arrantzatzera" esaten dio eta karta bat jaso beharko du erdiko multzotik.

- Inoiz ezin da eduki 4 karta baino gutxiago eskuetan (jasotzeko kartarik ez dagoenean soilik). 4 karta baino gutxiago ditugunean, zuzenean mahaiko karten multzotik hartzen da.

Bikote gehien lortzen duen pertsonak irabazten du.


. : ZENBAKI JOLASA : .

Hainbat zenbaki emango zaizkie haurrei eta ondoren, emaitza bat emango da. Orduan, haurrek eman zaizkien zenbakiekin hainbat eragiketa eginez (+ - x /), emaitzara gerturatzen saiatu beharko dira. Adibidez: 


Zenbakiak:  5, 8, 3, 75, 25, 9
Emaitza: 543



Eragiketa: 

75 + 25 + 8 = 108

108 * 5 = 540

540 + 3 = 543

2012/02/05

. : DADOAREN JOLASA : .

Gutxi gora behera 10 pertsonako taldean egiteko jolasa da hau. Bi dado eta boligrafo bat egongo da eta pertsona bakoitzak orri bat izango du. Pertsona bakoitzaren helburua 1etik 100 bitarteko zenbaki guztiak orrian jartzea izango da baina boligrafo bakarra dagoenez, hau jokoan jarriko da eta dadoetan zenbaki bera ateratzen dituen pertsonak lortuko du. Ondoren beste batek zenbaki berak ateratzen baditu, aurrekoari kenduko dio boligrafoa.

materiala: dadoa, orriak, boligrafoa