Jolas motzak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jolas motzak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012/06/08

. : BABESA, KARGATU, TIRO! : .

Binaka jarrita, izterretan eskuekin 2 aldiz jo eta gero, ondorengo ekintza hauetako bat egin daiteke eskuekin.

- Babesa: eskuak X moduan jarrita, babesa lortzen da. Besteak tiro egiten badu, ez da ezer pasatzen eta jarraitu egiten da.

- Kargatu: eskuak burura emanez kargatzen da eta tiroa egin aurretik egin behar da. Jolasa karga batekin hasten da eta gehiago kargatu ezkero, pilatu egiten dira.

- Tiro: Kargatuta eduki behar da tiro egiteko. Besteak kargatzen harrapatzen baduzu, zu garaile.

Traje, Hombre De Negocios, Negocio, Hombre, Masculina

materiala: ez da behar

. : PIN PAN PUN : .

Borobilean jarrita pertsonak hitz bat esan beharko du, betiere ordena jarraituz: PIN, PAN eta PUN. PIN eta PAN esatean, hurrengoa ez den pertsona bat seinalatu beharko dute, baina ordena berdina mantenduko da. PUN esatean berriz, seinalatzen den pertsona izango da hurrengoa. Ea nor nahasten den...

materiala: ez da behar.

2011/12/12

. : KIA : .

Borobil batean jarriko gara eta pilota bat pasatzen ari garela imaginatu behar dugu. Hasieran bola normala, ondoren oso txikia eta bukaeran oso handia:

-       KIA esan eskuak zabaldurik martxa jarraituz (Hasieran nahi den aldera).
-       KONTRATAKIA martxa aldatuz.
-       Izena + KIA (nahi den pertsonari botaz)
-       ALIGATOR denak eskuak gora eta pauso batzuk aurrera garrasi eginaz

Hasieran bola handia izango da , ondoren txikia eta bukaeran oso handia.

. : SEMAFOROA : .

Hiru fila egingo dira. Fila bat berdea izango da, bestea horia eta bestea gorria. Moderatzaileak Berdia, horia edo gorria esan beharko du eta orduan fila osoa makurtu egin beharko da. Gaizki egiten duen pertsona eliminatua izango da.


Semáforo, Tráfico, Azul

2011/10/18

. : IRUDIEN JOLASA : .

Borobil bat osatu eta haurrei hainbat irudi azalduko zaizkie, adibidez: elefantea, jirafa eta palmera. Hasiera batean bakarrik irudi hauekin jolastuko dugu eta ikusten dugunean taldeak azaldutako irudiak barneratu dituztela, ordun hurrengo irudiekin jarraituko genuke, adibidez: Mikrouhinak, batidora, tostadora, txirrindularia...

Elefantea: belarria - tronpa - belarria
Jirafa: makurtua - lepoa - makurtua
Palmera: Eskuak ezkerrera - gora - eskubira
Mikrouhinak: Kanpokoek eskuak eman eta erdikoak bueltaka.
Batidora: Erdikoak eskuak besteen buruan jarri eta hauek biratu.
Tostadora: Kanpokoek eskuak eta erdikoak saltoka.
Txirrindularia: Erdikoa bizikletan eta ondokoak animatzen.