Txikitan asko gustatzen zitzaizkidan zirkoak, eta zirkotik animaliak; bereziki elefantea. Hain handia, pisutsua, indartsua... baina harriturik uzten ninduen. Bai hasieran, bai bukaeran, hesola bati kateen bidez lotuta ikusten nuen. Orain arte normala, esango didazue. Hala eta guztiz ere, hesola egur puska txiki bat besterik ez zen, lurrean zentimetro batzuk sartuta. Bai, bai, katea lodia eta gogorra izango zen baina, elefanteak zuhaitzak botatzeko adina indarra badute eta horrelako hesola botatzeko... misterioa benetan harrigarria zen niretzat. Zergatik ez du ihes egiten?
Txikia nintzenean, helduen jakinduriaz sinesten nuen eta misterio honi buruz galdetu nion irakasle bati, aitari, osaba bati... Baten batek hesia zegoelako erantzun zidan. Orduan, hesitua badago, zergatik kateatuta? Erantzun ulergarri edo sineskorrik ez nuen jaso.
Urteak igaro ondoren, konturatu naiz zergatik zen, ez du ihes egiten antzeko hesola bati txikitatik lotuta egon delako!
Begiak itxi nituen eta elefante jaioberria hesolari lotua imajinatu nuen. Elefante txikiak tira, bultza egiten zuen baina orduan gehiegi zen berarentzat. Egiten zituen ahaleginak ez ziren nahikoak. Hurrengo egunean berriro saiatzen zen baina alferrik, ezin izan zuen hesola horrekin. Eguna joan eta eguna etorri saiatu arren, ez zuen lortu. Amore eman eta bertan behera utzi zituen aske bizitzeko asmoak.
Horrela, zirkoan ikusten dugun elefante handi eta indartsuak ez du ihes egiten, ezin duela uste duelako. Ez da inoiz gehiago saiatuko.
Eta guri, ez zaigu antzeko zerbait inoiz gertatu?
Ezin dut eta ez dut inoiz lortuko... esaldi hau, ez diogu maizegi esaten gure buruari? Lortuko dugun hala ez jakiteko modu bakarra, behin eta berriro frogatzea da.
Jorge Bucay
El elefante encadenado (moldatua)

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina