2020/10/14

. : BATZARRA AROZTEGIAN : .


«Aroztegi batean batzar bitxi bat egin zuten behin: tailerreko tresna guztiek bilera egin zuten haien artean sortutako arazoak konpontzeko. Mailuak, lehendakaritza hartu zuen bere gain, guztien desakordioarekin, eta lehendakaritza uzteko eskatu zioten.

“Zergatik?”, esan zuen mailuak zur eta lur:

Zarata handiegi egiten duzulako, eta, gainera, egun osoa kolpeka zabiltzalako, erantzun zioten.

 Mailuak kexak onartu zituen, eta horrekin batera torlojuak ere ezin zuela izan aroztegiaren lehendakariak, agindu zuen. Torlojuak bere papera betetzeko bira ta bira dabiltzalako, mailuak arrazoitu zuen.

Salaketa horren aurrean, torlojua kaleratu egin zuten, baina horrek, aldi berean, lizpaperrarekin gauza bera egiteko eskatu zuten. Batzar guztiaren aurrean agertu zuen oso tratu zakarra zuela eta bere izaerak gainerakoak urratzen zituela. Horrelako ebidentzia baten aurrean, lizpaperrak ados egotea beste aukerarik ez zuen, baldin eta metroa ere batzarretik kaleratzen baldin bazuten; izan ere, etengabe aritzen zen bere irizpideen arabera denak neurtzen, perfektu bakarra izango balitz bezala.

Une horretan, arotza sartu zen; mantala jantzi eta lanari ekin zion. Zur-taula bat eta bi motatako xaflak hartu zituen. Metroa, mailua, torlojua eta lizpaperra erabili zituen. Lanean jarri zen eta azkenik, bi koloretako xafla horiek, bata pinu kolorekoa, oso argia, eta bestea intxaurrondo kolorekoa, ia beltza, xake-taula ederra osatu zuen.  

Laneguna amaitu eta aroztegia hutsik gelditu zenean, tresnek batzarra hasi zuten berriro eta eztabaidarekin jarraitu zuten.

Orduan, eskuzerrak hartu zuen hitza eta honako hau esan ahots sendo batez:

 “Jaun-andreok, argi gelditu da akatsak ditugula, baina, aldiz, arotzak gure ezaugarri desberdinei esker egiten du lan.  Horrexek egiten gaitu gu guztiok baliotsu eta beharrezkoak.

 Aski da alde txarretan pentsatzeaz, kontzentratu gaitezen behingoz denon daukagun alde onetan”.

 

 


IKASLEEKIN HAUSNARKETAK

·        Zer ondorio atera dezakegu testu honetatik xede bera duen eta helburu bera lortu nahi duen pertsona-talde bati aplikatzen badiogu?

·        Zein izan liteke helburu hori «lankidetzan ikasteko talde» batean?

·        Noiz esan dezakegu elkarlanean gabiltzala talde baten barruan? Zer da lankidetzan aritzea?

 

ONDORIOAK

·        Denok dugu dohainik, gainerakoen zerbitzura jar dezakegunik.

·        Dugun onena emateko gai bagara, denon artean gauza garrantzitsuak lortu ahal izango ditugu.

·        Garen moduan onar gaitzaten, lehenik eta behin gainerakoak diren bezala onartu behar ditugu; alegia, ezberdintasunak errespetatuta.


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina