Bazen behin zazpikote bat, zazpi anai-arreba eta denek zuten amankomunean gauza bat, zazpiak ipotxak ziren. Ipotx atzerritarra, ipotx maitagarria, ipotx galdua...
Halako batean denek txango bat egitea erabaki zuten, inork ez zekin nora, zein norabide hartu, baina, motxila prestatu eta denek bideari ekin zioten. Denak batera zihoazen mendian barrena, baina, bazegoen ipotx bat poliki-poliki atzean gelditzen hasi zen, beti bezala, nola ez, ipotx hau, ipotx galdua zen, beti galdu egiten zelako.
Nahiko ohitua zegoenez, galtzean ez zen larritu, eta bere bideari ekin zion, bestelako bide bat, bide alternatibo bat, betiere bizitzan bakoitzak bere bidea egin behar duelako. Inongo beldurrik gabe bere bidean lasai-lasai zihoan zuhaitz handiz inguratutako bidezidor batean zehar. Halako batean espero ez zuen gauza bat ikusi zuen bere muturren aurrean: ate bat. Ate berde handi bat, egurrezko eta harrizko apaindurak zituen ate misteriotsu bat.
Ateari ongi erreparatu ondoren berau zeharkatzea erabaki zuen. Hau egitean imajina ezin zezakeen paraje polit bat zuen bere muturren aurrean. Zelai berde-berdea, dena zuhaitz ederrez inguraturik eta denetan gauzarik harrigarriena bertan senti zitekeen lasaitasuna, denbora normalen baino mantsoago zihoala zirudien.
Gure ipotxa nahiko alperra zen eta bertako lasaitasunaz kutsaturik zelaian etzan eta apur bat deskantsatzea erabaki zuen. Ongi deskantsatu ondoren lurretik altxa eta etxera buelta hasi zuen, buelta ematean lurrean zegoen harri bati erreparatu zion, zera zioen:
Joxe Martin Arregi
11 urte, 6 hilabete, 24 egun
Ipotx galduak ez zekien zer esan nahi zuen baina ez zen asko larritu beste antzeko harri bat ikusi zuen arte:
Josetxo Dorronsoro
12 urte, 2 hilabete, 3 egun
Honetan zerbait susmatzen hasi zen eta jakin-min horrek bultzaturik beste harri bat bilatu zuen, honetan ere beste izen bat eta data bat. Orduan ulertu zuen ipotxak guztia, leku hura hilerri bat zen, haurren hilerri bat eta ezinbestean ipotxa negarrez hasi zen.
Bertatik pasatzen zen aitonatxo bizardun eta txapeldun bat ipotxa negarrez ikustean bertaratu egin zitzaion eta bere negarren arrazoiari buruz galdetu zion. Ipotxak, negar zotinka, haurren hilerri bat bertan egotearen zergatia ez zuela ulertzen esan zion eta horregatik egiten zuela negar.
Aitonatxoak hori entzutean barrez lehertzen hasi zen eta orduan ipotxa haserre barrezka zergatik hasi zen galdetu zion. Honek zera erantzun zion:
- Ai ipotx, ai ipotx... nik azaldu dizut zergatik. Hemen berri honetan ohitura bat daukagu. Pertsona guztiei 15 urte betetzean bere sendiak koaderno txiki bat oparitzen die, koaderno polit bat eta koaderno hau bere bizitzako koadernoa izango da. Koaderno hau beti gainean eramango du eta bertan bere bizitzako momenturik onenak apuntatuko ditu. Bere mutilarekin eskutik helduta eman zuen paseo polit hura, udalekuetan pasatako egun gogoangarri haiek, aitona eta amonarekin mendian pasatutako egun hura... Koadernoan ekintzaren ondoan bere iraupena jarri behar da, ondo pasatu duenaren iraupena, ordu erdi, 10 egun, 3 hilabete... eta pertsona bat hiltzen denean bere familiak koaderno hori hartu eta bere egun zoragarrien batura egiten dute, eta hortik ateratzen da bere hilarrian agertuko den denbora. Horregatik azaltzen diren data horiek pertsona horiek bizitza zenbat aprobetxatu duten esaten digu eta zenbat denbora izan diren zoriontsu eta alai.
Hau entzutean, ipotx galdua lasaitu egin zen eta negar egiteari utzi zion eta bertan zeuden pertsonengatik asko postu zen, konturatu zelako haien bizitzak oso ondo aprobetxatu zituztela eta oso zoriontsu izan zirela.
Aitonatxoa agurtu eta etxerako bueltari ekin zion eta etxeratzerakoan bere 6 anaiei ohitura xelebre bat kontatu zien, aitonatxoak berari kontatu zion berbera.
Geroztik aurrera, zazpi ipotxek beti gainean koaderno txiki eta polit bat eramaten dute eta bertan bere bizitzako pasarterik politenak idazten dituzte.
Jorge Bucay
El buscador (moldatua)